Gizartea -

Indarkeria matxista

Blanca Marques omendu dute gaur, iaz bikotekideak hildako emakume burlatarra

Indarkeria matxistaren biktima izan zen, bikotekideak itota hil zelako. Gizona espetxean dago gaur egun, epaiketaren zain.

Duela urtebete bikotekideak hildako Blanca Esther Marques omendu dute

1:39

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Burlatako (Nafarroa) herritarrek Blanca Esther Marques gogoratu eta omendu dute gaur goizean, iaz bikotekideak eraildako emakumea. Bizilagunekin "une eta bizipen asko" partekatu zituela nabarmendu dute ekitaldian, Blancaren "argitasuna, laguntasuna eta gogoa" azpimarratzeaz gain.

Hitz horiek erabilita laburbildu du Lourdes Garrido Burlatako Udaleko Berdintasun zinegotziak Blanca Marques. Iaz bikotekideak hil zuen emakume burlatarra, eta espetxean dago gaur egun, epaiketaren zain.

Gizonak iaz onartu zuen bikotekidea ito eta Ultzama ibaira bota zuela gorpua. 2017ko urtarrilaren 15ean desagertu zen Blanca, eta handik egun batzutara agertu zen gorpua ibaian.

Familia eta lagunak ez ezik, Txema Noval Burlatako alkatea, Mertxe Leranoz Nafarroako Institutuko Berdintasun arloko zuzendari kudeatzailea eta beste hainbat buruzagi politiko ere izan dira ekitaldian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Espainian Gizartea bideoak Burlata bideoak Gaurko azken ordukoa