Gizartea -

Irunen

14 urteko kartzela-zigorra 4 gizonentzat, emakume bat bortxatzeagatik

Akusatuak taberna batean hasi ziren emakumearekin hitz egiten; gero, baratze eremu batera eraman zuten, eta bertan kolpatu eta elkarren jarraian bortxatu zuten. Batek felazio bat egitera behartu zuen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

14 urte eta erdiko kartzela-zigorra ezarri diete Errumaniako lau gizoni, Irungo (Gipuzkoa) baratze eremu batean emakume bat bortizki bortxatzeagatik. Gaur Gipuzkoako Auzitegiko Lehen Sekzioan beraien kontrako epaiketan ezarritako zigorrarekin ados agertu dira laurak; gertakariak aitortu dituzte eta Fiskaltzak eskatutako zigorra onartu dute.

Fiskaltzaren idazkiaren arabera, jazoera 2008ko ekainaren 26ko goizaldean gertatu zen; akusatuak Irungo taberna batean zeuden eta biktimarekin hitz egiten hasi ziren.

Geroago, baratze eremu batera eraman zuten, indarrez. Han, kolpatu eta elkarren segidan bortxatu zuten, eta gizonetako batek felazio bat egitera behartu zuen.

Irungo udaltzain batek emakumearen oihuak entzun zituen, motorrean zihoala, eta akusatuak "astintzen eta jipoitzen" ari zirela ikusi zuen. Agentea toki horretara hurbildu zen eta, udaltzaina zela esatean, erasotzaileek ihes egin zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea