Gizartea -
Basauriko kartzelan
Sopelako lapurretagatik atxilotutako hiru gizonak, espetxera
32, 33 eta 36 urteko atxilotuei lapurreta egotzi diete. Dirua eta bitxiak eraman zituzten, etxebizitzako bizilagunen eskuak eta ahoa zapiz lotu ondoren.
Agentziak | Erredakzioa
Sopelako (Bizkaia) etxebizitza batean, abenduaren 22an, egindako lapurretagatik atxilotutako hiru gizonak Basauriko espetxera bidali ditu epaileak arratsaldeko lehen orduan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren iturriek jakitera eman dutenez.
32, 33 eta 36 urteko gizonei lapurreta leporatu diete. Iragan ostegun goizean atxilotu zituzten. Dirua eta bitxiak eraman zituzten, etxebizitzako bizilagunen eskuak eta ahoa zapiz lotu ondoren.
Lapurretagatik salaketa aurkeztu ondoren, Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen. Ustezko hiru lapurrak Bilbon eta Barakaldon atxilotu zituzten.
Miaketak
Atxilotuen etxean eta lokal batean egindako miaketetan, bitxiak, gezurrezko arma labur bat eta puntzoi gisa erabilitako bihurkin bat topatu zituzten. Bihurkina Sopelako biktimak ikaratzeko erabili zuten.
Atxilotuak epailearen esku geratu dira ostiral honetan, eta magistratuak Basauriko espetxera bidali ditu arratsaldeko lehen orduan.
Ikerketak zabalik jarraitzen du, gertakarietan parte hartu duten guztiak identifikatzeko; horregatik atxiloketa gehiago egitea ez dute baztertu.