Gizartea -
Diana Quer auzia
Jose Enrique Abuinen defentsari uko egin dio bere abokatuak konfiantza eza dela eta
Diana Querren autopsiaren nondik norakoak ezagutu eta gero utzi du auzia Jose Ramon Sierra abokatuak.
Agentziak | Erredakzioa
Jose Enrique Abuin Geyren defentsari uko egin dio orain arte bere abokatua izan den Jose Ramon Sierrak, Diana Querren autopsiaren nondik norakoak ezagutu ostean. Gaztea itota hil zela dio autopsiak eta ez auto-istripu harrapaketa batean, Abuinek esan bezala.
Sierra A Lama (Pontevedra) espetxean izan da ostiral honetan abokatua, akusatuari bere defentsa utziko zuela iragartzeko. Halaber, Ribeirako Instrukzioko 1. Epaitegiari jakinarazi dio berria, hori baita Diana Querren auzia epaitzen duen epaitea.
"Defentsa utzi dugu, zigor arloko epaiketa batean erabat sinetsi behar delako egiten ari zaren horretan, eta memento honetan, nik behintzat, ezin dut", esan du abokatuak espetxetik ateratzean.