Gizartea -

Haur Danborrada

8.000 umek baino gehiagok parte hartuko dute San Sebastian eguneko ospakizunetan

Aurtengo berrikuntza Easo Ederraren karrozan izango da: alkate andreak XIX. mendeko gizarte zibileko pertsonaiekin bat egingo du.

Haur Danborrada Donostian. Argazkia: EFE.
Haur Danborradako konpainien eta pertsonaien aurkezpena Donostian iaz.
Haur Danborrada Donostian. Argazkia: EFE.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

8.046 umek parte hartuko dute San Sebastian eguneko ospakizunetan, urtarrilaren 19an eta 20an Donostia erdialdean eta hiriko auzoetan barrena ibiliko diren danborradetan.

Aurtengo berrikuntza Easo Ederraren karrozan izango da: alkate andreak XIX. mendeko gizarte zibileko pertsonaiekin bat egingo du.

Alfonso Gurpegui Jai Batzordeko zinegotziak adierazi duenez, pertsonaia berri hori Udalak haurren artean berdintasuna sustatzeko abiatu dituen politiken ondorio da.

Urtarrilaren 20ko desfileak 42 ikastetxe eta elkartetako 4.995 ume bilduko ditu. Guztira, ordea, 49 konpainia izango dira; izan ere, 7 ikastetxek edo elkartek bina konpainia izango dituzte. Auzoetan barrena 3. 015 ume ibiliko dira urtarrilaren 19an eta 20an.

2018ko Danbor Nagusia Ibai Ikastolako Ane Atxotegi Butrón 11 urteko neskatoa izango da. Jenerala eta Laguntzailea, berriz, San Patricio ingeles ikastetxekoak izango dira.

Jenerala Yongche Che Kume-Kangkolo Maldonado 11 urteko mutikoa izango da, eta adin bereko Iago Piñeiro Sevilla izango du Laguntzaile.

Alkate andrearen pertsonaia berriaz gain, karrozan doazen gainerako umeak San Patricio ikastetxekoak izango dira, eta honako hauek dira karrozan azalduko diren lanbideak, bikoteka: batelera eta arrantzalea, Donostiako herritar bat, inudea eta artzaina, irulea eta merkataria eta urketaria eta mandazaina. Halaber, ez dira faltako karrozako protagonista nagusi Easo Ederra eta bi damak.

Aurten, Donostiako auzoetan jotzen duten danborradei bi Haur Danborrada berri gehituko zaizkie: Amara Berriko auzoan Danborrada Amaratarra Armerien plazako agertokian arituko da San Sebastian egunaren bezperan, 18:00etan; Gros auzoan, berriz, Afede Lagunen Danborrada ikusteko aukera izango dugu, San Sebastian egunean, 18:00etan, Kale Berrian.

Urtero bezala, Haur Danborradaren lehen ekitaldia Victoria Eugenia Antzokian egingo dute. Urtarrilaren 18an, 12:00etan, konpainiak eta pertsonaiak aurkeztuko dituzte bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Donostiako Danborrada Donostiako informazioa Gizartea albisteak Eguneko albisteak