Gizartea -
Uholdeak Bizkaian
Hainbat ibilgailutako bidaiariak erreskatatu dituzte Gernika eta Muxika artean
Hainbat ibilgailu uholdeetan harrapatuta geratu dira, eta, ondorioz, suhiltzaileek bidairiak erreskatatu behar izan dituzte.
AGENTZIAK |ERREDAKZIOA
Suhiltzaileek Gernika eta Muxika artean harrapatuta geratu diren hainbat ibilgailutako bidaiariak erreskatatu behar izan dituzte ostegun iluntzean, azken orduetako euriteek eragindako uholdeen ondorioz.
Muxika inguruan, 25 litro ur pilatu dira orduko; hori dela eta, Oka ibaiak gainez egin du eta urek BI-635 errepidea hartu dute.
Horren ondorioz, hainbat ibilgailu aurrera egin ezinik geratu dira, eta suhiltzaileek eta larrialdi zerbitzuek bidaiariak erreskatatu behar izan dituzte.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Uholdeen aurkako planaren larrialdi fasea aktibatu du.