Gizartea -
zibersegurtasuna
EAEko enpresek eraso informatikoren bat jasotzeko arrisku handia dute
Zibersegurtasunerako Euskal Zentroaren arabera, zibersegurtasun mehatxuei aurre egiteko babes tresnak hobetu behar dira.
Agentziak | erredakzioa
Javier Dieguez Basque Cybersecurity Centre (BCSC) - Zibersegurtasunerako Euskal Zentroaren zuzendariaren hitzetan, EAEko enpresek eraso informatikoren bat jasotzeko arrisku "nahiko handia" daukate; eta hortaz, zibersegurtasun-mehatxu "kezkagarriei" aurre egiteko babes tresnak hobetu behar direla azpimarratu du.
Dieguezek Zibersegurtasunerako Euskal Zentroaren aurkezpena egin du, asteazken honetan, Miñanoko Teknologi Parkean, hor baitago berriki sortutako Zibersegurtasunerako Euskal Zentroaren egoitza.
Zentroa Eusko Jaurlaritzaren zerbitzu bat da. Iragan irailean hasi zen lanean, Eusko Jaurlaritzak teknologia berriak bultzatzeko abiarazitako estrategiaren barruan. Euskal herritarren eskubideak babestea eta erantzuna emateko enpresen eta euskal industriaren lehiakortasun eta berrikuntza gaitasunaren zibersegurtasun-mehatxuei erantzutea da Zentroaren helburua.
Dieguezen hitzetan, EAEko enpresa txikietan eta teknologia arloko sektoretik urrun daudenetan ere, oro har, "ez dira jabetzen" eraso informatikoen arriskuez.
"Normalean ez dituzte teknologia arloko profesionalik erabiltzen euren enpresatan eta ez dakite argi nola aurre egin arazoari", azaldu du.
Hala ere, baliabide gehiago dituzten enpresa handiagoek ere askotan mehatxu horiek pairatzeko arriskua dute, sarearekin lotura handiagoa baitute.
Hori horrela, Dieguezek enpresarien "kontzientziazioa" areagotzeko garrantzia azpimarratu du; horretarako, arriskuak murrizteko profesionalen trebakuntza hobetu behar dela gaineratu du.
Nortasun ordezkatzea
Eraso informatiko ohikoenak kutsatutako ekipoen erabiltzaileen nortasuna ordezkatzen dutenak dira.