Gizartea -

Ikerketa

Urrengoetxearen hilketarekin ustez nahasitako bi adingabeak, zentroetara

16 urteko adingabea Zumarragako adingabeentzako zentroan sartu dute; hilketa horretan nahasita omen dagoen beste nerabea, 13 urtekoa bera, Bizkaiko Foru Aldundiaren tutoretzapean izango da.

Ibon Urrengoetxeak 2017ko abenduaren 23an jasan zuen erasoa. Argazkia: EiTB.
Ibon Urrengoetxeak 2017ko abenduaren 23an jasan zuen erasoa. Argazkia: EiTB.
Adingabeen zentroetara eraman dituzte Urrengoetxearen ustezko hiltzaileak

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ibon Urrengoetxearen hilketarekin ustez zerikusia duen 16 urteko adingabea Zumarragako adingabeentzako zentroan sartu dute; hilketa horretan nahasita omen dagoen beste nerabea, 13 urtekoa bera, Bizkaiko Foru Aldundiaren tutoretzapean izango da aurrerantzean. Horrela, foru erakundearen zentro batean sartuko dute.

Ikerketako iturriek jakitera eman dutenez, 16 urteko mutikoak goizean deklaratu du epailearen aurrean, eta agerraldia bukatu ondoren Zumarragako adingabeen zentrora eraman dute. Atzo Justizia Jauregian aurkeztu zen, bere amarekin eta abokatuarekin batera.

Beste nerabea, 13 urteko adingabea, duela egun batzuk agertu zen Ertzaintzaren polizia-etxe batean. Auzia Adingabeen Fiskaltzaren esku utzi zuen Ertzaintzak; gaur gurasoei gaztearen zaintza kendu diete. Horrela, Bizkaiko Foru Aldundiaren tutoretzapean geratuko da.

Identifikaturik

43 urteko Urrengoetxearen hilketarekin zerikusia zutelakoan bi adingabe identifikatzea lortu zuen Ertzaintzak. Biktima abenduaren 23an hil zuten, Bilbon, lapurreta egin ondoren.

Bi adingabeek aurrekariak dituzte. Antza denez, aldez aurretik antzeko lapurretak egin dituzte.

13 urteko mutikoa ezin dute atxilotu edo inputatu; izan ere, 14 urtez beherako adin txikikoa da, erantzukizun penala izateko gutxieneko adina.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Ertzaintza Amorebieta-Etxano albisteak Delituak Albisteak