Gizartea -
Seychelles uharteak
Euskal atunontzi batek piraten eraso bat izan du Indiako Ozeanoan
ELAI ALAI itsasontzia da erasoa jasan duena, Etxebastar enpresakoa, Alakrana ontziaren enpresa bera, alegia. Segurtasun agenteek tiroka erantzun diote erasoari eta itsaslapurrek alde egin dute.
Erredakzioa
ELAI ALAI euskal atunontziak piraten eraso bati aurre egin dio Indiako Ozeanoan.
Goizeko 11:00ak aldera (Euskadiko ordutegia) izan da erasoa, Mahe irlatik 200 milietara, Seychelles irlen inguruan. Bi txalupa atunontziari segika ibili dira ordubetez, eta nahiko hurbil zituztenean, itsasontziko segurtasuneko langileek tiroak bota dituzte, eta azkenik, piratek alde egin dute.
Arrantzale guztiak onik daude eta itsasontzia inguru horretatik urrundu da. ELAI ALAI Etxebastar enpresaren itsasontzia da, Alakranaren jabe berarena, alegia.
Azken hamabost egunetan, euskal atunontzi batek Indiako Ozeanoan izan duen bigarren erasoa da honakoa. Urriaren 17an, ORTUBE BERRIA itsasontziko zaindariek beste piraten txalupa bati tiro egin behar izan zioten.