Gizartea -

Ipar Euskal Herria

Euskaltzaleek Herri Urrats maiatzaren 13an egingo dute, 'Prefosta' lelopean

Nafarroa Beherea eta Zuberoa artean dagoen Manex Erdozaintzi Etxart ikastetxeari laguntzeko baliatuko dute bildutako dirua.

Seaskako arduradunen prentsaurrekoa Baionan. Irudia: EiTB
Seaskako arduradunen prentsaurrekoa Baionan. Irudia: EiTB
Seaskako arduradunen prentsaurrekoa Baionan. Irudia: EiTB

Euskadi Irratia | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maiatzaren 13an egingo da 2018ko Herri Urrats Seaskako ikastolen aldeko jaia Senperen, Euskadi Irratiak jakitera eman duenez.

Nafarroa Beherea eta Zuberoa artean dagoen Manex Erdozaintzi Etxart ikastetxeari laguntzeko baliatuko dute bildutako dirua. Bestalde, 'Prefosta' izango da aurtengo Herri Urratsen leloa.

Hasi berria den urte honetan Seaskak badu beste buruhausterik. Datozen urteetarako, Frantziarekin kontratu berria negoziatu beharra du, eta Seaskako arduradunak kexu dira. “Frantsesa ez den hizkuntzei laguntzeko jarrera itxia du Frantziak”, kritikatu dute.

Gainera, Seaskako arduradunek gaur Baionan iragarri dutenez, bertso saioa urtarrilaren 12an egingo dute Lapurdiko hiriburuan. Bertsolari Txapelketa Nagusiko zortzi finalistek parte hartuko dute ikastolen aldeko saioan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara Iparraldeko ikastolen jaia 2024 Iparraldea Eguneko albisteak Zuberoa