Gizartea -

Urtarrilak 5

Errege Magoen Kabalgatak Bilboko zirkulazioan eragina izango du ostiral honetan

Lehen aldaketak 15:00etatik aurrera gertatuko dira; izan ere, Jesusen Bihotza plazatik Maria Diaz de Haro kalera arte itxiko dute Kale Nagusia.

Errege Magoen Kabalgata Bilbon, 2017an. Artxiboko argazkia: EFE
Errege Magoen Kabalgata Bilbon, 2017an. Artxiboko argazkia: EFE
Errege Magoen Kabalgata Bilbon, 2017an. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errege Magoen Kabalgatak zirkulazioari eragingo dio Bilboko erdialdean, ostiral honetan. Horregatik, arratsalde horretan hirira hurbiltzeko asmoa duten pertsona guztiei garraio publikoa erabiltzeko aholkua eman die Udalak, ahal izanez gero trena eta metroa.

Aurreneko aldaketak 15:00etatik aurrera gertatuko dira; izan ere, Kale Nagusia Jesusen Bihotza plazatik Maria Diaz de Haro kalera arte itxiko dute, karrozak prestatzeko.

Horregatik, zirkulazioak zailtasunak izango ditu, batez ere Kale Nagusian, 17:00etatik aurrera.

Garraio publikoko autobus zerbitzua lanean izango da arratsalde osoan zehar, baina linea batzuetako geltokietan eta ibilbideetan zenbait aldaketa izango dira.

Udaleko Segurtasun arloak dispositibo berezia antolatu du. Ekitaldian zehar Udaltzaingoak zirkulazioari lagunduko dio, baita Hiru Erregeen desfilea kontrolatu eta babestu ere, udaletxera heldu arte.

Ibilbidea

Desfilea 18:00etan abiatuko da Kale Nagusiaren eta Maria Diaz de Haroren elkargunean eta Moyua plazatik, Kale Nagusiaren behealdetik eta Plaza Biribiletik pasa ondoren, Buenos Aires kaletik desbideratuko da udaletxera heldu arte.

17:30etik 20:30era bitartean, gutxi gorabehera, karrozek zeharkatzen  dituzten kaleak pixkanaka-pixkanaka itxiko dituzte, baita inguruko kaleak ere. Era berean, kale horiek trafikoari geldi-geldi zabalduko dizkiote, Kabalgata igaro ondoren.

Bestalde, desfileak tranbiari eta Bilbobuseko linea batzuei eragingo die. Ekitaldia bukatzean ohiko ibilbideak izango dituzte berriro.

Garbiketa

Aurreko urteetan egin bezala, Bilboko Udalak garbiketa dispositibo berezi bat antolatu du, 25 behargin eta 16 baliabide teknikorekin, Errege Magoen Kabalgata pasa ondoren kaleak garbitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Bilboko Udala Bilboko azken albisteak Metro Bilbao gertakaria Gabonak albisteak Gizartea Gaurko azken orduko albistea Errege magoak