Gizartea -

Bilaketa

Gorbeian desagertutako gaztearen bila ari dira, laugarren egunez

Profesionalez bakarrik osaturiko taldea Zigoitiko frontoitik abiatu da 08:00etan.

Helikoptero bat batu zitzaien bilaketa lanei. Foto: EiTB
Jon Barcenaren bila jarraitzen dute Gorbeian. Foto: EiTB
Helikoptero bat batu zitzaien bilaketa lanei. Foto: EiTB

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

(Albisteari buruzko azken ordua, hemen: Bilaketa lanak, bertan behera)

Laugarren egunez, Jon Barcena larunbatean Gorbeia mendian desagertutako 19 urteko gaztea bilatzeko lanei ekin diete berriro gaur. Larrialdi zerbitzuetako eta Segurtasun Saileko profesionalek osatutako taldea Zigoitiko frontoitik abiatu da 08:00ak aldera. Azken hiru egunetako bilaketa lanak alferrik izan dira.

Bilaketa taldeek 07:45ean zuten hitzordua, Zigoitiko (Araba) Ondategi frontoian. Ertzaintzaren Erreskate Unitateko, Gurutze Gorriko eta DYAko kideek eta Euskal Espeleologo Elkargoko espeleosorosleek osatzen dute taldea. Gaurkoan, aurreko egunetan ez bezala, profesionalak bakarrik arituko dira bila, eta mendizaleren bat batu nahi izanez gero, eskarmentu handia eta Gorbeiako hego-ekialdea oso ondo ezagutzea eskatuko diote.

Eusko Jaurlaritzako Larrialdi Zerbitzuetako teknikari batek EFE albiste agentziari azaldu dionez, gaur "arakatze sakona" egin nahi dute hainbat lekutan, "horietako batzuk oso zailak", eta horregatik eskatu dituzte eskarmentu handiko mendizaleak.

Leku zailenetan, kobazuloetan eta leizeetan, profesionalak bakarrik arituko dira, leku guztiak "zehatz-mehatz" arakatzeko.

Boluntarioekin 10 talde egin dituzte (20-25 pertsona bakoitzean), eta bilatzeko gune bat eman diete.

Ertzaintzaren helikopteroa gaur ere lanean egotea espero du Larrialdietako teknikariak. Izan ere, bilaketetan oso "garrantzitsua" da haren lana, ikuspegi zabalagoa eta zoko ezkutuak arakatzeko gai delako. Atzo arratsaldean eremuaren gainetik ibili zen hegan.

 

 

Atzokoa elkartasunaren eta boluntarioen eguna izan zen. Izan ere, espero baino jende gehiago bildu zen Jon Barcena bilatzeko lanetan. 600 bat pertsonak "orraztu" zuten Gorbeiako

Berrizko gaztea larunbatean, abenduaren 30ean, desagertu zen. Goizean Gorbeiara igotzen hasi zen mutila, Araba aldetik, lagun talde batekin, baina ondoezik zegoela eta, buelta eman zuen, eta lagunek goraka jarraitu zuten.

18:45 aldera, menditik jaitsi eta ez zuten aurkitu, eta horregatik, larrialdi zerbitzuetara deitu zuten.

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak Araba Euskal mendiak bideoak Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa Desagertutako pertsonak gaur Mendizaleen istripuak Gorbeia mendia