Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Hogei urteko gizon bat atxilotu dute emaztea jotzeagatik, Gasteizen

Emakumeak agenteei esan zien bikotekideak ostikadak eman zizkiola.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hogei urteko gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen bikotekideari jotzea leporatuta. Aranbizkarra auzoko etxebizitza batean gertatu zen, ustez, indarkeria matxista kasua.

Astelehenean izan zen atxiloketa. Udaltzaingoak oharra jaso zuen aipatu auzoko etxebizitza batean eraso bat gertatzen ari zela eta, Gasteizko Udalak prentsa-ohar batean jakitera eman duenez.

Emakumeak bertaratu ziren agenteei azaldu zien gizonak ostikadak eman zizkiola. Zituen lesioak ikusita, udaltzainek 20 urteko gizonezkoa atxilotu zuten, eta emakumea ospitalera bioderatu.

 

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainian Gizartea bideoak Gasteiz berriak Gaurko azken orduko albistea