Gizartea -

Galizia

Diana Quer auzian atxilotutako gizona fidantzarik gabe espetxera bidali du epaileak

Jose Enrique Abuin kartzelara bidali du magistratuak, ihes egiteko eta delituak berriro egiteko arriskua dagoela iritzita, baita frogak ezkutatzea, aldatzea edo suntsitzea saihesteko ere.

Jose Enrique Abuin Gey, 'El Chicle', Diana Quer auzian atxilotua. Argazkia: EFE
Jose Enrique Abuin Gey, 'El Chicle', Diana Quer auzian atxilotua. Argazkia: EFE
Diana Querren kasua argitu egin da 16 hilabeteren ostean

1:40

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Enrique Abuin Gey El Chicle-ri behin-behineko espetxeratze inkomunikatua ezarri dio epaileak. Horrela, Diana Quer gaztearen hilketagatik atxilotutako gizona bermerik gabe kartzelara bidali du magistratuak.

Gizona epailearen esku geratu da gaur, baina Ribeirako magistratuaren aurrean deklaratzeari uko egin dio atxilotuak.

Madrilgo gaztea hil eta beste neska bat iragan astelehenean, Boiron, bahitzen saiatu izana leporatuta, gizona espetxera bidali du epaileak.

Abuin Grey legez kanpoko atxiloketa (Zigor Kodeko 166. artikulua) eta hilketa (138. artikulua) delituengatik ikertzen ari direla azaldu du epaileak ebazpenean. “Prozeduraren behin-behinekotasuna” argi utzi du magistratuak, eta delitu larriagoak leporatzea ez du baztertu.

Ihes egiteko eta delituak berriz egiteko arriskua

El Chicle kartzelara bidali du magistratuak, ihes egiteko eta delitua berriz egiteko arriskua dagoela iritzita, baita frogak ezkutatzea, aldatzea edo suntsitzea saihesteko ere.

Gizonak bide segurtasunaren eta osasun publikoaren aurkako aurrekari judizialak ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak albisteak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Galizia albisteak