Gizartea -

Galizia

Boiron atxilotutako bikotea ikerketapean, Diana Querren desagerpena dela eta

Gaztearen desagerpenarekin zerikusia izan dezakeelakoan atxilotu duten gizonezkoa "susmagarri nagusia" da. Baliteke bihar eguerdian epailearen esku geratzea.

Bi guardia zibil, bart atxilotutako bikotea bizi den etxea zaintzen. Argazkia: EFE
Bi guardia zibil, bart atxilotutako bikotea bizi den etxea zaintzen. Argazkia: EFE
Bi guardia zibil, bart atxilotutako bikotea bizi den etxea zaintzen. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Diana Querren desagerpenarekin zerikusia izan dezakeelakoan Boiro herrian (Coruña) bart atxilotutako gizonezkoa ikerketapean jarri dute. Gaztearen desagerpenean susmagarri den gizona ez ezik, haren bikotekidea ere kasuarekin zer lotura duen ikertzen ari dira. Hala jakinarazi du Espainiako Gobernuak Galizian duen ordezkari Santiago Villanuevak.

Aizto batekin mehatxu egin ostean, autoko maletategian sartzen saiatu zela salatu zuen emakume batek joan den astelehenean. Arrazoi horregatik, Guardia Zibilak ez du denbora gehiago itxaron nahi izan Diana Querren desagerpenaren susmagarri nagusia atxilotzeko.

Espainiako Gobernuak Galizian duen ordezkariak azaldu duenez, susmagarriaren bikotekideak epailearen aurrean deklaratu du jada. Hala, hurrengo orduotan gizonezkoa deklaratzea aurreikusita dago. Ondoren, atxilotutako bikote horren etxea miatuko dute, eta baliteke bihar eguerdirako epailearen esku geratzea.

Diana Querren desagerpena argitzeko orain arte egindako lanagatik Guardia Zibila zoriondu du Villanuevak. Ildo horretatik, J.E.A.G. "susmagarri nagusia" zela azpimarratu du. Hala, ikerketaren ildo nagusiari jarraituz bikotea atxilotu dutela nabarmendu du.

Ikertzaileek urtebete inguru zeramaten Diana Querren desagerpenaren erantzulea bilatzen. Hala, joan den astelehenean beste emakume batek jarritako salaketak susmagarri nagusiaren atxiloketa arindu badu ere, ikertzaileak bikote horren atzetik zebiltzan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Gaurko azken ordukoa Desagertutako pertsonak