Gizartea -
Elkarretaratzea
Euskotreneko langileak azken erasoaren aurka manifestatu dira Atxurin
Txakurra lotu barik zihoala leporatu zioten geltoki-laguntzaile batek eta segurtasun-zaindari batek gizonezko bati, eta horrek eraso egin zien.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Euskotreneko Zuzendaritza Batzordeak elkarretaratzea deitu du gaurko Atxuriko geltokian, 12:00etarako, ostegun honetan Kukullaga-Etxebarriko geltokian izandako erasoa gaitzesteko asmoz. Txakurra lotu barik zihoala leporatu zioten geltoki-laguntzaile batek eta segurtasun-zaindari batek gizonezko bati, eta horrek eraso egin zien.
Ohar baten bidez Euskotrenek ohartarazi duenez, "jasanezina da gizartearen zerbitzupean dabiltzan garraio publikoko langileak pairatzen ari diren indarkeria fisikoa eta hitzezkoa".
"Eraso horiek erabiltzaileren gutxiengo batek egin ditu, baina horrek ez du esan nahi kezkagarria ez denik, harremanak edukazioan eta elkarrenganako errespetuan oinarritu behar direlako", gaineratu du Euskotrenek.