Gizartea -
Gertakaria
Gas-ihes batek zenbait etxabe, lokal eta denda hustera behartu du Pasaian
Ihesa 16:55 aldera gertatu da. Antza denez, hondeamakinak batek hodi bat puskatu du. Teknikariek arazoa konpontzea lortu dute 19:30 aldera.
Agentziak | Erredakzioa
Gas-ihes bat gertatu da arratsaldean, Pasaian (Gipuzkoan). 19:30 aldera arazoa konpondu dute. Inor ez da zauritu, Ertzaintzak jakitera eman duenez.
Ihesaren ondorioz Udaltzaingoak segurtasun perimetro bat ezarri behar izan du Blas de Lezo eta Zumalakarregi kaleen inguruan, Antxon. Gainera, zonaldeko etxabeak, lokalak eta dendak hustu behar izan dituzte, Udaltzaingoak jakitera eman duenez.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak zehaztu duenez, ihesa 16:55 aldera gertatu da. Dirudienez, hondeamakina batek gas hodi bat puskatu du.
Suhiltzaileak, Ertzaintza eta Udaltzaingoa bertaratu dira, baita gas enpresako teknikariak ere. Arazoa 19:30 aldera konpondu dute teknikariek, inguruko etxebizitzak husteko beharrik gabe.