Gizartea -

Madrilgo Medikuen Elkargoa

Diego Yllanes Nagore Laffageren hiltzaileari espedientea zabaldu diote

Yllanes Madrilgo klinika pribatu batean ari zen lanean. Andrea eta Astelehen Lilak kolektiboak pozik azaldu dira erabakiarekin.

Diego Yllanes Vizcay. Artxiboko irudia: sare sozialak
Diego Yllanes Vizcay. Artxiboko irudia: sare sozialak
Diego Yllanes Vizcay. Artxiboko irudia: sare sozialak

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madrilgo Medikuen Elkargoak Diego Yllanes Vizcay psikiatrari espedientea zabaltzeko erabakia hartu du. Yllanesi 12 urte eta erdiko espetxe-zigorra ezarri zioten, 2008ko uztailaren 7an Nagore Laffage gaztea hiltzeagatik. Andrea eta Astelehen Lilak kolektiboak pozik azaldu dira erabaki horrekin.

Madrilgo Medikuen Elkargoak agiri batean azaldu duenez, Yllanes Madrilgo klinika pribatu batean lanean ari zela jakitera eman ondoren sortu den polemika ikusita erabakia hartu dute.

Bestalde, lanean aritzeko bateraezintasunak eta elkargoko kide izateko baldintzak berriz aztertzea proposatu dio Madrilgo Medikuen Elkargoak Elkarte Medikoari (OMC).

"Arnasbidea eta poz txikia"

Indarkeria matxistaren aurkako kolektibo nafarrek agiri batean azpimarratu dutenez, ?sistemaren hanka-sartze eta oker sorta baten ondoren, auzia ikertzeko eta erabaki bat hartzeko erakunde medikoaren jarrerak arnabisdea eta poz txikia eman digu?.

2008ko sanferminetan Nagore Laffage gazte irundarra hiltzeagatik zigortu zuten Yllanes; 12 urte eta erdiko kartzela-zigorra ezarri zioten, baina uztailetik hirugarren graduan dago eta lo egitera bakarrik joan behar du Zuerako espetxera. Horrek Madrilgo zentro psikiatriko eta psikologiko batean lan egiteko aukera eman dio.

Diego Yllanes Vizcayk ?ez ditu pazienteak artatzen, ikerketa lanetan laguntzen du enpresan?, jakitera eman zuen zentroak abenduaren 4an.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Tratu txarrak Espainian Delituak argazkiak Epaiketak Gizartea albisteak Irun bideoak Gaurko azken ordukoa