Gizartea -

Iruzurra Administrazioan

Gipuzkoako gizarte-laguntzetan izandako iruzurra salatuko du Lanbidek ere

Polizia Nazionalak desegindako taldeak dokumentazio faltsua ematen zien Pakistango herritarrei diru-laguntzak lortzeko asmoz. 3,7 milioi eurotik gorako iruzurra egin duela uste du Poliziak.

Javier de Andres Espainiako Gobernuaren ordezkaria Euskadin. Argazkia: EFE
Javier de Andres Espainiako Gobernuaren ordezkaria Euskadin. Argazkia: EFE
Pakistandar guztien espedienteak banan-banan ikertuko ditu Lanbidek

1:18

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Diru-sarrerak Bermatzeko Errentarekin lotuta Gipuzkoan izan den ustezko iruzurra epaituko duen auzian azalduko da Lanbide, erakunde horretako zuzendari den Borja Belandiak iragarri duenez.

Pakistango herritarrei diru-sarrerak bermatzeko errenta zein Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntza lortzeko dokumentazio faltsua ematen zien talde antolatu bat desegin du Polizia Nazionalak EAEn. Taldeak 3,7 milioi eurotik gorako iruzurra egin duela uste du Poliziak.

Polizia-operazioaren berri izan ostean, Belandiak azaldu du Lanbidek salaketa aurkeztuko duela iruzur delituagatik. Gainera, argitu du iruzurraren berri zutela 2016az geroztik. Ohar baten bidez adierazi duenez, Lanbide "elkarlanean" ari da Polizia Nazionalarekin, eta barne-mekanismoak abian jarri ditu susmagarriak diren diru-laguntzak bertan behera uzteko asmoz.

Belandiaren hitzetan, "ahaleginak" egiten ari dira diru-laguntzetan kontrolak hobetzeko, esaterako, hatz-marka digitala. "Horrek gure eraginkortasuna hobetzea ahalbidetuko du", gaineratu du. Azkenik, Belandiak ohartarazi du ezin dela Lanbideren zerbitzu osoa "kolokan jarri noizean behin izandako jarrerengatik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea