Gizartea -

Iruzurra

Gizarte laguntzetan 3,7 milioi euroko iruzurra egin duen talde bat desegin dute EAEn

Guztira, 186 pertsona atxilotu dituzte. Lanbide diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen ari diren Pakistango herritarren espediente guztiak berriz aztertzen ari da. Gainera, auzian pertsonatuko da.

Javier de Andres Espainiako Gobernuaren ordezkaria Euskadin. Argazkia: EFE
Javier de Andres Espainiako Gobernuaren ordezkaria Euskadin. Argazkia: EFE
Gizarte laguntzetan iruzurra egin duen talde bat desegin dute EAEn

1:28

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pakistango herritarrei diru-sarrerak bermatzeko errenta zein Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntza lortzeko dokumentazio faltsua ematen zien talde antolatu bat desegin du Polizia Nazionalak EAEn. Taldeak 3,7 milioi eurotik gorako iruzurra egin duela uste du Poliziak.

Operazioan atxilotutako taldearen buruek Beasaingo etxe bat erabiltzen zuten dokumentazio faltsua edo faltsifikatua emateko 350 eta 400 euroren truke, Jose Manuel Portela Donostiako Atzerritarren eta Mugen Probintzia Brigadako inspektoreordeak prentsaurrekoan azaldu duenez.

Guztira, 186 pertsona atxilotu dituzte: Donostiako Atzerritarren eta Mugen Probintzia Brigadak 163 atxilotu ditu Gipuzkoan, eta Bizkaian, Castellon, Alacanten, Segovian, Zaragozan, Bartzelonan, Albaceten eta Santanderren atxilotu dituzte gainerako 23ak.

Halaber, atxiloketak egin dituzte Madril-Barajasko Adolfo Suarez aireportuan, Bartzelonako El Praten eta Loiun, Bilboko aireportuan.

Ikerketa 2016an abiatu zuten, eta oraindik ez dute bukatutzat eman, taldearekin zerikusia duten 59 lagun desagertuta baitaude. Espainiako hainbat lurraldetan dabiltza horien bila.

Horietako pertsona batzuk Herbeheretako, Italiako, Greziako, Pakistango edo Arabiar Emirerri Batuetako hirietan bizi dira, Portelak azaldu duenez.

Donostiako Atzerritarren Brigada Pakistango herritarren ?joan-etorriaz? ohartu zen. Euskadira diru-laguntzak lortzeko, agiri faltsuak ematen zizkien zelularekin biltzeko etortzen ziren, Portelak erantsi duenez.

Gipuzkoako Aldundiaren eta diru-sarrerak bermatzeko errentaren hileko ordainketak ?askotan jaso eta hurrengo egunean? Pakistanera bidaltzen zituzten, ?litekeena sareak berak egitea?, telefono-mintzalekuen bidez.

Polizia Nazionala jatorriko agiriak aztertzen hasi zen eta Barne Ministerioaren Islamabadeko agregatuaren bidez faltsuak zirela egiaztatu zuen.

Lanbideren eta Gipuzkoako Aldundiaren lankidetza

Lanbideren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren lankidetzarekin, Poliziak espedienteak aztertu zituen eta 320tan agiri faltsuak erabili zituztela frogatu zuen.

Bestalde, Lanbide diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen ari diren Pakistango herritarren espediente guztiak berriz aztertzen ari da. Gainera, Borja Belandia Lanbideko zuzendariak baieztatu duenez, erakundea auzian pertsonatuko da.

Atxilotuak Donostiako argibideetako 4. epaitegiaren esku geratu dira.

Azpeitia, Azkoitia, Eibar eta Elgoibar

Iruzurra Gipuzkoa osoan egin dute, baina udalerri kaltetuenak Azpeitia, Azkoitia, Eibar eta Elgoibar izan dira, Portelak zehaztu duenez.

Azkenik, Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Aldundiaren lankidetza goraipatu du Javier de Andres Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariak. Ikerketaren garrantzia nabarmendu du De Andresek, ?diru-laguntzak benetan behar dutenei heltzea nahi dugulako guztiok?.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gipuzkoa Delituak azken ordukoa Gizartea Beasain albisteak Gaurko azken ordukoa