Gizartea -

Ikerketa

Ertzaintza adingabeen trafiko sare bat ikertzen ari da Bizkaian

Ertzaintza Zornotzako adingabeen zentroko sutearen inguruabarrak eta sare kriminal baten balizko existentzia ikertzen ari dela baieztatu du Beltran de Herediak.

Zornotzako (Bizkaia) adingabeen zentroko sutea, iragan asteartean. Artxiboko irudia: EiTB
Zornotzako (Bizkaia) adingabeen zentroko sutea, iragan asteartean. Artxiboko irudia: EiTB
Zornotzako (Bizkaia) adingabeen zentroko sutea, iragan asteartean. Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azkenaldian adingabe ugari bakarrik heltzen ari dira Bizkaira, marokoarrak gehienbat. Zentzu horretan, Ertzaintza sare kriminal baten balizko existentzia ikertzen ari da.

Zornotzako (Bizkaia) adingabe atzerritarren zentroa lepo dago aspalditik, eta iragan asteartean sute bat izan zen bertan. Suak eraikineko teilatuaren eta azken solairuaren zati bat suntsitu zituen. Gertakari horiek argitzeko ikerketa bat martxan dagoela onartu du Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak.

Hilabete eskasean hirugarrengoz, Bizkaiko Aldundiko adingabeen zentroan sute bat gertatu da. Gainera, kasu guztietan nahita su eman diotela baieztatu dute. Zentroa hustu behar izan dute eta adingabeak beste aterpetxe batzuetara eraman dituzte.

Beltran de Herediak baieztatu duenez, Ertzaintza adingabeen zentroko sutea eta sare baten balizko existentzia ikertzen ari da; izan ere, azken hilabeteetan adingabe oldea heltzen ari da Bizkaira.

“Bistako gertakari objektiboa”

Segurtasun sailburuaren hitzetan, Ertzaintza “bistako gertakari objektiboa ikertzen ari da”, 2017ko azken hilabeteetan Bizkaira heltzen ari diren adingabeen sarrera “masiboa”, alegia. Kopurua “urtean zehar normalak edo ohikoak diren parametroen gainetik dago”, gaineratu duenez.

Gainera, “portzentaje oso handi bat marokoarrak dira, bitxia da”, zehaztu du sailburuak. “Ikertzen ari dira”, erantsi du. Beltran de Herediaren ahotan, “atzean sare bat” izan daitekeela esateko zantzu “argiak” daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Bizkaia Amorebieta-Etxano albisteak Delituak Gizartea albisteak Eguneko albisteak