Gizartea -

SUTEA

78 urteko emakume bat hil da Trapagaranen, etxebizitza batean izandako sutean

07:30 aldera piztu da sua eta lehen hipotesien arabera, manta elektriko batek eragin du. Sua itzali eta emakumea aurkitu dutenerako, hilik zegoen.

Argazkia: @MutuaTrapagaran
Argazkia: @MutuaTrapagaran
Adineko emakume bat hil da Trapagaranen, etxebizitza batean izandako sutean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

78 urteko emakume bat hil da Trapagarango etxebizitza batean piztutako sutean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi duenez.

Sua 07:30ean piztu da Maiatzaren Lehena kaleko etxebizitza batean. Lehen hipotesien arabera, manta elektriko batek eragin du sutea.

Hainbat bizilagunek larrialdi zerbitzuetara deitu dute, etxebizitza batetik kea ateratzen ari zela jakinarazteko.

Suhiltzaileek sua itzali dute eta Xabier Cuellar Tragagarango alkateak adierazi duenez, erakina jendez hustu behar izan dute.

Sua itzali eta emakumea aurkitu dutenerako hilik zegoen.

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Suteak argazkiak Gizartea albisteak Trapagaran argazkiak Albisteak