Gizartea -

Bikain

Euskararen ziurtagiria lortu duten enpresak 300 baino gehiago dira dagoeneko

Bikain hizkuntza kudeaketarako kalitate ziurtagiria 2008an sortu zuten, eta 329 erakunde publikok eta enpresa pribatuk lortu dute jadanik.

Beasaingo CAF, Bikain ziurtagiria aurten lortu duen enpresetako bat. Artxiboko irudia: EiTB
Beasaingo CAF, Bikain ziurtagiria aurten lortu duen enpresetako bat. Artxiboko irudia: EiTB
Beasaingo CAF, Bikain ziurtagiria aurten lortu duen enpresetako bat. Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bikain ziurtagiria lortu duten enpresa eta entitate publikoak 300 baino gehiago dira dagoeneko, aurten beste 35 enpresak eta udalek lortu ondoren.

Bikain hizkuntza kudeaketarako kalitate ziurtagiria 2008an sortu zuten eta 329 erakunde publikok eta enpresa pribatuk lortu dute jadanik; 67.200 pertsonak lan egiten duten horietan.

Hiru mailetako batean ziurtagiria aurten lortu duten enpresen artean, Beasaingo CAF eta Batz, Maier, Ulma eta Danobat kooperatibak daude.

Lurraldeka, Bikain ziurtagiri berrien % 63 Gipuzkoan lortu dituzte, % 34 Bizkaian eta % 3 Araban.

Bikain ziurtagiriak gaur banatu dituzte, Bilbon. Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak eta Roberto Larrañaga Confebaskeko presidenteak parte hartu dute ekitaldian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskaraz Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea albisteak Eguneko albisteak