Gizartea -

Sua

Zornotzako adingabeen zentroa hustu behar izan dute sute baten ondorioz

Sua 16:30 aldera hasi da hiru solairuko baserrian, argitu gabe dauden arrazoiengatik. Suhiltzaileak bertaratu dira eta itzali dute.

Sutea Zornotzako adingabeen zentroan

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zornotzako (Bizkaia) San Antonio Elgezabal auzoko adingabeen zentroa hustu behar izan dute arduradunek arratsaldean. Logela batean sua piztu eta alboko geletara zabaldu da, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Sutea 16:30 aldera hasi da hiru solairuko baserrian, argitu gabe dauden arrazoiengatik. Suhiltzaileak bertaratu dira eta sua itzali dute. Ez da inor zauritu.

Zornotzako aterpetxea Bizkaira bakarrik heldu berri diren etorkin adingabeentzako zentroa da.

40 plaza ditu, eta Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen du. Azken hilabeteetan antzeko gertakariak errepikatu dira bertan.

Zornotzako aterpetxean bizi diren adingabeak Bizkaiko Foru Aldundiaren beste zentro batzuetara eraman dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Zornotza Suteak Gizartea Eguneko albisteak