Gizartea -

Operazioa

Bi atxilotu Gasteizen, emakumeen sexu-esplotazioa leporatuta

Horrez gain, bost emakume askatu dituzte operazioan sarea desartikulatu ostean, horietako bat Araban.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bost emakume askatu dituzte, Gasteizen horietako bat, emakume nigeriarrak sexualki esplotatzen zituen sare bat desartikulatu eta gero. Horrez gain, zazpi pertsona atxilotu dituzte: antolakuntzaren burua, besteak beste. Arduradunak biktimak probintziaz probintzia eramaten zituen, ahalik eta "etekin" handiena ateratzeko.

Poliziak ohar batean jakinarazi duenez, bost biktima askatu dituzte operazioan: bat Gasteizen, bi Arrecifen (Las Palmas); bat Bartzelonan; eta beste bat Valentzian. Era berean, Gasteizen bi pertsona atxilotu dituzte; bi Arrecifen (Las Palmas); eta hiru Madrilen.

Bestalde, bost etxebizitza miatu dituzte. 2.000 euro eta ikertzen ari ziren jarduerarekin lotutako dokumentazio ugari atzeman dituzte, baita budua egiteko hainbat gauza ere.

Antolakuntzak azpiegitura sare zabala zuen hainbat herrialdetan: Nigerian, Espainian, Turkian, Grezian eta Frantzian. Biktimak Nigerian biltzen zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Gizartea Gasteiz berriak Gaurko azken orduko albistea