Gizartea -
Protestak
Manifestariek Biriatuko muga hiru orduz blokeatu dute
Jendarmeek autobideko bidesari batean kokatutako barrera desegin arte itxita egon da errepidea. Blokeoak 30 kilometroko auto-ilarak eragin ditu.
Erredakzioa
Pentsioen erreformaren aurka protesta egiteko manifestarien talde batek Biriatuko muga blokeatu du gaur zenbait ordutan zehar, Iparralden. Kamioien zirkulazioa oztopatu dute gehienbat, erregaien garraioa batez ere.
Blokeoak hiru orduko iraupena izan du gutxi gora behera. Jendarmeek autobideko bidesari batean kokatutako barrera desegin arte itxita egon da errepidea, antolatzaileek jakitera eman dutenez.
Appel retraites Pays Basque eta Oldartu elkarteek deituta 50 bat manifestarik kamioien bidesarietan jarri dituzte euren ibilgailuak, kamioien zirkulazioa geldiarazteko.
Nahiz eta autoentzako pasabideak libre izan, kamioiek sortutako arazoek 30 kilometroko auto-ilarak eragin dituzte, iturriek jakitera eman dutenez.
Jendarmeen lehen saiakerak ez du blokeoarekin amaitzea lortu, baina bigarren ekintza batean zirkulazioa berrezartzea lortu dute. Hala ere, zirkulazioa geldoa da, ibilgailu ugari pilatu direlako zonan.