Gizartea -
Gabonetako kanpaina
Gabonetan jostailuak erosteko kontuan hartzeko aholkuak eta gomendioak
Jolas bera % 19 garestiagoa izan daiteke, erosten dugun dendaren arabera.
eitb.eus
Gabonak iristear direnez, opariak eta jostailuak erosteko garaia ere bada. Ez da batere lan erraza; izan ere, dendetan eskaintzak eta deskontuak baino ez dauden arren, aukera guztiak ez dira diruditen bezain onak.
Hala, Nafarroako Kontsumitzaileek Irache Elkarteak Gabonetako jolas-eskaintzaren inguruko ikerketa egin du. Besteak beste, honako hau ondorioztatu dute bildutako datuek: jolas bera % 19 garestiagoa izan daiteke, erosten dugun dendaren arabera.
Iruñeko eta Eskualdeko hainbat dendetako 100 jostailu baino gehiago aztertu ditu elkarte horrek, eta denden arteko prezioaren aldea % 37ra iritsi da zenbait kasutan.
Horren ondorioz, hainbat gomendio eskaini ditu elkarte horrek, Gabonetarako jostailu-erosketak arrakastatsuak izan daitezen:
-Gomendatutako adina begiratzea, jostailu hori haurrarentzako egokia den bermatzeko.
-Jostailu-katalogoak dakarren eskaintzen datari ongi erreparatzea.
-Komenigarria da dendara joatea jostailua bertatik bertara ikusi eta aztertzeko.
-Erosketa finantzatu aurretik, kontsumitzaileak ondo baino hobeto irakurri behar ditu baldintzak.
-Beherapenen letra txikiari so egin, batzutan ondorengo erosketetan aplikatzen diren beherapenak baitira. Zenbaitetan, doako opariren bat eskain dezakete.