Gizartea -
Trafikoa
Hasi dira gutxitzen ilarak AP-8an, Irunen eta Baionarako bidean
Ezkerreko erreian egiten ari diren lan batzuk eta zirkulazio handia tarteko, pilaketak sortu dira autobidean eta GI-636 errepidean.
EiTB.EUS
AP-8 autobidean, Irun parean eta Baionarako noranzkoan, ilara luzeak sortu dira goizean zein arratsaldean (15 kilometrokoak izan dira zeinbait unetan), Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak eitb.eus-i jakinarazi dionez. 19:00ak inguruan, baina, hasi dira gutxitzen pilaketa horiek, eta 19:50 inguruan jada 6 kilometrotakoak ziren.
Lan batzuk egiten ari dira inguru horretan, eta jaiegunak tarteko, zirkulazio handiago dago. Hala, 12:45ean, 14 kilometroko pilaketak zeuden eta, egunak aurrera egin ahala, egoerak ez du hobera egin. Izan ere, 18:30-18:45 inguruan oraindik ere 13 kilometroko auto-ilarek jarraitzen zuten.
Ezkerreko erreian zuloa dagoela eta, hura konpontzeko lanetan ari dira beharginak, eta erreia itxi dute Baionarako bidean. Horrez gain, zubia dela eta, ohi baino zirkulazio handiagoa dago. Hala, ilara luzeak sortu dira autobidean, eta ondoko Gi-636 errepidean ere.
Istripua Muskizen
Bestalde, autobidearen beste muturrean, Muskizen (Bizkaia), istripua izan da eguerdian, eta ilarak sortu dira Kantabriako noranzkoan.
Furgoneta batek eta auto batek talka egin dute 12:10ean, Muskizko zubi parean eta Kantabriako noranzkoan.
Suhiltzaileak istripua izan den tokian. Argazkia: eitb.eus
Ezbeharrean ez da inor zauritu, baina pilaketak sortu dira, ezkerreko erreia itxi behar izan baitute.
Ilarak Kantabriako noranzkoan. Argazkia: eitb.eus