Gizartea -

Gipuzkoa

Tren batek zamaren zati bat galdu du Ormaiztegin eta 17 ibilgailu kaltetu dira

Ezbeharra 20:00ak inguruan jazo da bart, trena Ormaiztegiko tren-zubitik igarotzean. Azpian aparkatuta zeuden ibilgailuen gainera jausi dira harriak.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Renfe konpainiako tren batek zamaren zati bat galdu du bart Ormaiztegi parean (Gipuzkoa), herria Gabiriarekin lotzen duen errepidearen gainetik doan zubi edo biaduktuan zihoala. Harriak zubitik behera erori dira, eta Ormaiztegiko kiroldegiaren aparkalekuan zeuden 17 ibilgailu harrapatu dituzte. Ondorioz, kalte materialak izan dira, baina, zorionez, ez da inor zauritu.

Ezbeharra bart jazo da, 20:00ak aldera. Zubi horren azpian jende asko ibiltzen da, kiroldegia ez ezik, herri ikastetxea ere baitago gertu. Istripua iluntzean gertatu denez, baina, istripuak ez du ondorio larriagorik izan.

Trenetik eroritako harriek azpian harrapatutako ibilgailuen kalteak astearte honetan baloratuko dituzte.

Jon Enrique Galarza Ormaiztegiko alkatea bart joan da istripua izan den lekura, kalteak bertatik bertara ikustera. Alkateak aurreratu duenez, ADIFek bere gain hartu beharko ditu kalteak.

Inguruko errepidea garbitzen ibili dira gauean udal langileak, umeek eskolara joateko modua izan dezaten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Gizartea bideoak Eguneko albisteak Trenen Istripuak Goierri azken ordukoa