Gizartea -
elurra
Eskola kiroleko kanpoko ekintzak bertan behera, Gipuzkoan
Toki itxietan egiten diren jarduerak 'bideragarritasunaren arabera' burutuko dituzte.
EITB.EUS
Gipuzkoako Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuak erabaki duenez, asteburu honetan aterperik gabeko lekuetan garatu behar ziren eskola kirol ekintzak bertan behera geratuko dira lurraldean. Elurra dela eta, alerta laranja dago ezarria EAEn.
Departamentuak oharra atera du erabakiaren berri emateko. Bertan dioenez, larunbaterako aurreikusita zeuden kanpoko kirol jarduera guztiak bertan behera geratuko dira. Toki itxietan egiten diren jarduerei dagokienez, kasuan kasu jokatzea gomendatu du Aldundiak, "bideragarritasun baldintzen arabera", alegia.
Halaber, "zentzuz" jokatzeko aholkatu die herritar guztiei.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea