Gizartea -

HIES-AREN MUNDU EGUNA

GIB birusarekin infektatutako hiru pertsona berri atzeman ziren astean, iaz Euskadin

Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak jakinarazi duenez, guztira 158 diagnostiko berri zenbatu zituen iaz Osakidetzak.

Jon Darpon Osasun sailburua, ezkerretik hasita lehenengoa. Argazkia: EFE
Jon Darpon Osasun sailburua, ezkerretik hasita lehenengoa. Argazkia: EFE
Jon Darpon Osasun sailburua, ezkerretik hasita lehenengoa. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

GIB birusarekin infektatutako 158 pertsona berri atzeman zituen iaz Osakidetzak, hiru astean, Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak gaur jakinarazi duenez. Horietatik 39k HIESa garatu dute.

Datu horiek eskuan, prebentzioaren alorrean eta GIB birusa duten pertsonen estigmatizazioaren eta diskriminazioaren aurka lanean jarraitzeko beharra azpimarratu du Osasun sailburuak. "Adi jarraitu behar dugu HIESaren aurrean, lehen mailako osasun arazoa eta giza arazoa baita oraindik ere", adierazi du. Ildo horretan, babes neurririk onena preserbatiboa dela aldarrikatu du.

HIESaren Munduko Egunean, Bizkaiko Hiesaren aurkako Herri Batzordearen 30. urteurrena ospatzeko ekitaldian parte hartu du Osasun sailburuak eta bertan eman ditu datuak.

Darponen esanetan, Euskadin HIESarekin kutsatutako lehen gaixoak atzeman zirenetik (1981) iaz arte, 5.930 HIES kasu berri diagnostikatu dira. 1994, 1995 eta 1996. urteetan epidemiak goia jo zuen (500 HIES kasu berri inguru agertzen ziren urtean) eta geroztik beheranzko joera ez da eten. Hala ere, GIB birusarekin ez da gauza bera gertatzen; 2016an, 158 diagnostiko berri diagnostikatu ziren Euskadin, hots, infektatutako hiru pertsona astean. Infekzio berrien % 44 sexu harremanen bitartez gertatu ziren eta gehienak gizonezkoak dira.

Gaixotasunari aurre egiteko, Osakidetzak 36,1 milioi euro bideratu zituen iaz 5.661 gaixori erretrobirusen kontrako tratamenduak emateko.

Euskal farmaziek bete duten zeregina ere azpimarratu du Jon Darponek, GIBaren test lasterra egin zuten lehenak izan baitziren Europan. Gaur egun, Euskadiko 50 farmaziak eskaintzen dute zerbitzu hori, eta GKEetan eta Osakidetzako zentroetan ere egin daiteke testa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osasuna plantilla Osakidetza Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea albisteak Gaurko azken orduko albistea Osasun albisteak