Gizartea -

Indarkeria matxista

Sanferminetako talde bortxaketaren akusatuek kartzelan jarraituko dute

Auzitegiak aske uztea baztertu du. Epaileetako batek boto partikularra eman eta libre uztearen alde egin du.

Nafarroako Lurralde Auzitegia, epaiketa egun batean. EFE
Nafarroako Lurralde Auzitegia. EFE
Nafarroako Lurralde Auzitegia, epaiketa egun batean. EFE

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2016ko sanferminetan izandako talde bortxaketaren akusatuek kartzelan jarraituko dute. Hala erabaki du Nafarroako Lurralde Auzitegiaren 2. sekzioak, defentsak egindako eskaera errefusatuz.

Bost gizonen abokatuek asteartean egin zuten eskaera, epaiketa epaiaren zain geratu eta gero.

Auzitegiak libre uztea baztertu du gaur. Erabakia ez dute aho batez hartu, epaileetako batek boto partikularra eman duelako. Aurretik ere bost akusatuak espetxean mantentzearen kontra azaldu da Ricardo Gonzalez epailea.

_________________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea azken orduko berriak Tratu txarrak Espainian Gaurko albisteak Nafarroan Entzierroa zuzenean Gizartea bideoak Eguneko albisteak