Gizartea -

IGNACIO ELLACURIA-REN HILKETA

Auzitegi Nazionalak espetxera bidali du Ignacio Ellacuriaren ustezko hiltzailea

Jesuita bizkaitarraren eta beste zazpi pertsonen hilketan parte hartu izana leporatzen dio Manuel Garcia Castellon epaileak.

Inocente Montano, Ignacio Ellacuriaren ustezko hiltzailea. ETBren bideo batetik hartutako irudia.
Inocente Montano, Ignacio Ellacuriaren ustezko hiltzailea. ETBren bideo batetik hartutako irudia.
Inocente Montano, Ignacio Ellacuriaren ustezko hiltzailea. ETBren bideo batetik hartutako irudia.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Manuel Garcia Castellon Auzitegi Nazionaleko epaileak Inocente Montano El Salvadorko koronel eta Defentsa ministroorde ohia behin-behinean espetxera bidali du, El Salvadorko Gerra Zibilean (1980-1992) Ignacio Ellacuria jesuita portugaletetarraren eta beste zazpi pertsonaren hilketarekin zerikusia duelakoan.

6. Instrukzio Epaitegiko epaileak Inocente Montano espetxeratzeko erabakia hartu du AEBko Gobernuak El Salvadorko koronel eta Defentsa ministroorde ohia Espainiaratu ostean. Inocente Montanok, 74 urte, gaur goizean deklaratu behar zuen Auzitegi Nazionalean, baina haren defentsak atzerapena eskatu du kasua hobeto aztertu ahal izateko. Azkenean, astelehenean 11:30etik aurrera igaroko da epailearen aurretik.

Bien bitartean ospitale batera eramateko eskatu du Inocente Montanoren defentsak, bere osasun egoera eta adina aintzat hartuta. Hala ere, Fiskaltzak eta herri akusazioak behin-behinean kartzelan sartzea eskatu dute.

Aldeen jarrerak aztertuta, Garcia Castellon epaileak Inocente Montano behin-behinean kartzelara bidali du, ihes egiteko arriskua dagoela argudiatuta. Espainiak bost hilketa eta gizateriaren aurkako krimena leporatzen dizkio El Salvadorko koronel ohiari.

1989ko azaroaren 16an El Salvadorko jesuiten unibertsitatean izandako sarraskia agintzea leporatu diote Montanori. El Salvadorko Armadak Ellacuria Erdialdeko Amerikako Unibertsitatearen (UCA) errektore eta Liberazioaren Teologiaren sortzailea hil zuen, beste zazpi pertsonarekin batera.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Delituak albisteak Espainia albisteak Gizartea Gaurko azken ordukoa Ignacio Ellacuriaren hilketa argitzeko epaiketa Justizia Unibertsala bideoak Latinoamerikako albisteak Giza eskubideak Krimenak azken ordukoa Espetxeen azken ordukoa