Gizartea -

Lehen elurteak Euskadin

Errepidean arretaz ibiltzeko gomendatu dute, lehen elurteen ondorioz

Oraingoz ez dago errepide bat ere itxita elurraren ondorioz.

Altubeko mendatea, gaur goizean, elurrez gainezka. Argazkia: EiTB.
Altube mendatea, gaur goizean, elurrez gainezka. Argazkia: EiTB.
Elurrak ez du arazo handirik sortu zirkulazioan, ostegun goizean

1:23

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken orduetan eroritako lehen elurteen ondorioz arazoak sortu dira, batez ere, bigarren mailako errepideetan. Altuben eta Urduñako mendatean, esaterako, kateak edo neguko gurpilak behar izan dituzte ibilgailu guztiek goizean.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Trafikoa webgunearen arabera, oraingoz ez dago mendate bat ere itxita elurragatik.

Ertzaintzak, halaber, Arabako Aiurdinen, Opakuan, Zaldiaranen, Gatzagan eta Gasteizen, Azazetan, Barrerillan eta Bernedon zein Gipuzkoako Etzegaraten, Arantzazun, Elosuan, Lizarrustin, Bidanian, Otsaurten, Urton eta Udanan arretaz gidatzeko eskatu du. Bizkaian, berriz, Urkiolako, Barazarko, Arrangizganeko eta Dimako mendateetan kontuz ibiltzeko gomendatu dute.

Araban, Foru Aldundiak errepideetako neguko plana abiatu du; dagoeneko, 10 elur-makina, 30 langile eta hiru patruila ari dira lanean.

Elur-maila 700-900 metroan egongo da ostegun honetan, Euskalmeten iragarpenaren arabera. Maiz eta ugari egingo du euria, eta egunaren bigarren partean pilatuko dira litro gehienak.

Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, zakar samar tarteka, bolada oso gogorrekin haizeguneetan. Tenperaturan ez da gorabehera handirik izango, eta balio altuenak 5 eta 10 gradu artean geratuko dira.

Bestalde, Segurtasun Sailak alerta laranja ezarri du ostiralerako eta larunbat goizerako elurragatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Bizkaia Albisteak Gipuzkoa Araba Alerta meteorologikoak argazkiak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Eguraldia argazkiak Elurra albisteak Gaurko azken ordukoa