Gizartea -

Eguraldia

Gasteizek elurteen aurkako planaren aurrelarrialdi fasea aktibatu du

Ostiralean 200 metrora egingo du elurra. Udala elurteen aurkako baliabideak "prestatzen eta aktibatzen" hasi da.

Iazko elurte bat, Gasitezen. Argazkia: EiTB
Iazko elurte bat, Gasitezen. Argazkia: EiTB
Iazko elurte bat, Gasitezen. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Udalak elurteen aurkako planaren aurrelarrialdi fasea aktibatu du, "hurrengu egunetan" elurra egin dezakeela ikusita.

Erabaki horrek baliabideak "prestatzea eta aktibatzea" dakar, Udalak agiri batean azaldu duenez.

Euskalmeten arabera, elurra 600-800 metrora egingo du asteazken honetan, eta 500 metrora ostegunean. Ostiralean, gainera, kota 200 metrora jaitsiko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala berriak Araba EAE albisteak Eguraldia Elurra bideoak Gasteiz albisteak Eguneko albisteak