Gizartea -
Erasoa Indikoan
Euskal itsasontzi batek eraso pirata bat tiroka saihestu du
Ortube berria ontziko zaintzaileek pirata somaliarren eraso bat tiroz saihesten duten bigarren aldia da. Atunontziko tripulatzaileek ez dute zauririk izan.
Erredakzioa
Ortube berria euskal atunontzian doazen segurtasun zaintzaile pribatuek pirata talde baten abordatzea tiroz saihestu dute Indiko itsasoan, Somaliatik 700 miliara.
Indikoan dagoen euskal arrantza-flotaren iturriaren arabera, erasoa arratsaldean izan da, arrain taldeak atzemateaz arduratzen den ontziko tripulazioak ontzi susmagarri bat jarraitzen ari zitzaiela ikusi dutenean.
Ortube Berrian doazen bi segurtasun arduradunek piratak ikaratzeko tiro batzuk eman dituzte, eta hauek ere tiroka erantzun diete.
Hori ikusita, zaintzaileek tiro gehiago bota dituzte piratak uxatuz eta euskal ontziak ingurutik aldegin du.
Erasoa Seychelles irletako iparraldean izan da, Somaliako kostaldetik 700 miliara. Ortube berriako tripulanteak onik daude, ez dute zauririk izan.