Gizartea -
Iragarpena
Orduko 100 kilometrorainoko haize-boladak mendi inguruetan, eguerditik aurrera
Abisu horia egongo da indarrean EAEn, 15:00etatik gauerdira arte. Batez ere, hegotik joko du haizeak. Halaber, baso-suteak izateko arriskuagatik ere ezarri dute abisu horia.
eitb.eus
Abisu horia ezarri du Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak asteazkenen honetan EAEko mendi inguruetako haizeguneetan, 15:00etatik 24:00etara.
Orduko 100 kilometrorainoko haize-boladak espero dira, bereziki, mendebaldean.
Era berean, abisu horia ezarri dute EAEn, baso-suteak sortzeko arriskua handia baita. 15:00etatik 24:00etara egongo da indarrean.
Lanbro arinarekin esnatu da eguna, baina, orduek aurrera egin ahala, zerua garbitzen joango da, eta, arratsalderako, ostarteak izango dira nagusi. Hego-osagaiko haize bizia ibiliko da, bolada gogorrekin.
Tenperatura minimoak igo egingo dira, gutxi bada ere, bereziki isuri atlantikoan. Maximoak, berriz, bere horretan mantenduko dira.
Arabako hainbat gunetan izotza egingo du.