Gizartea -
Iruñea
Adituek taldekako bortxaketa onespenik gabe egin zela baieztatzea espero du abokatuak
Gaur Epaitegiko perituak eta akusatuen defentsak deitutako beste peritu bat deklaratzekoak dira.
agentziak | erredakzioa
Miguel Angel Moran, taldekako bortxaketaren biktimaren abokatuetako bat, ziur agertu da perituek baieztatu egingo dutela "ez dela inolako onespenik izan biktimaren aldetik".
Moranek Justizia Jauregiko atarian egin ditu adierazpenak, 10:00ak aldera, epaiketaren zazpigarren saioa egiten ari diren honetan.
Perituek "orain arte bezalaxe, biktimaren aldetik inolako onespenik ez zela baieztatzea" espero du abokatuak, esan duenez.
Gainera, azpimarratu du Epaitegiko perituek egindako txostena "berretsi" egingo dutela.
Gaur biktimaren egoera psikologikoa aztertu zuten Epaitegiko perituen eta defentsak kontratatutako beste peritu baten deklarazioak jasotzeko eguna da.
Era berean, akusatuek bortxaketan grabatutako bideoak (96 segundo guztira) ere ikustea espero dute. Horietako batek, gainera, bi argazki egin zituen.
_________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.