Gizartea -
Operazioa zabalik
Gazte bat atxilotu dute Melillan ISISen aldeko erakartze lanak egitea egotzita
Atxilotuak -21 urte- beste pertsonak doktrinatzeko eta erakartzeko lanak egiten zituen interneten, baita bere burua doktrinatzeko ere, Poliziaren arabera.
eitb.eus
Polizia Nazionalak 21 urteko gazte bat atxilotu du gaur, asteartea, Melillan, ISISen aldeko "erabateko konpromisoa eta babesa" adierazteagatik, eta ustez erakartze lanak interneten eta sare sozialetan egiteagatik.
Barne Ministerioak ohar baten bidez jakinarazi duenez, atxilotuak "doktrinatze lanak egiten zituen, bere ingurukoen artean, eta bere burua ere doktrinatu egiten zuen".
Atxilotua 21 urteko gazte espainiarra da, eta "erradikalizazio prozesu estua" egin zuen, delituak areagotuz.
Kalitate handiko bideoak ikusten zituen, indarkeria handikoak. Horretarako, sarearen ezagutza zabala zuela erakutsi zuen, "propaganda egiteko eta atentatuak egitea sustatzen zuen material hori sarbide murriztua duen komunikazio sare batean banatzen da, lokalizazioa oztopatzeko".
Ikertzaileen arabera, atxilotuak ezohiko segurtasun neurriak hartzen zituen; oso isil eta zuhur azaldu ohi zen poliziek atzeman ez zezaten. Gainera, zuhurtziaz jokatzen zuen interneten, sare sozialetan kontu pribatuak erabiltzen zituen, soilik bere "lagunek" ikus zezaten, eta ez zuen EIren aldeko adierazpenik egiten, bere ingurukoen artean izan ezik, doktrinatzeko helburua baitzuen, jihadisten borrokarekin bat egiteko.
Gainera, ISISen kide izateagatik duela gutxi zigortutako pertsona batzuekin harremanetan egondakoa zen, hain zuzen, "Melillatik eta Marokotik gatazka guneetara gudariak erakarri, doktrinatu eta bidaltzen zituzten" pertsonekin.
Operazioan, Polizia Nazionalak beste bi pertsonaren deklarazioak hartuko ditu: 21 eta 28 urteko bi gizonezko, espainiarrak. "Atxilotu nagusiaren doktrinatze lanen ondorioz, ISIS eta Bartzelonan abuztuan egindako atentatu terrorista ere babestu dute".