Gizartea -
Kanpo geratu da lehen bozketan
Bartzelonak ez du hartuko Sendagaien Europar Agentzia
Kataluniako hiriburua kanpo geratu da erakunde horren egoitza izateko egindako lehen bozketan. Amsterdamek hartuko du azkenean agentzia.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bartzelonak ez du hartuko Sendagaien Europar Agentzia, kanpo geratu baita erakunde horren egoitza izateko egindako lehen bozketan. Azkenean, Amsterdam (Herbehereak) izango da egoitza.
Lehen bozketan, hain zuzen ere, Bartzelonak 13 puntu lortu ditu; Milanek (Italia), 25; Kopenhagek (Norvegia) eta Amsterdamek, 20na; eta Bratislavak, 15.
Bartzelonak Glories Dorrea proposatu zuen erakundearen egoitzarako.
Europar Batasunean zer sendagai merkaturatu daitezkeen erabakitzen du, eta horien kontrola egiten du. 890 langile ditu, eta urtean 35.000 adituren bisita jaso ohi du.