Gizartea -
PA-30, Eguesibar
Bi pertsona hil dira Iruñeko Ingurabidean izan den auto-istripu batean
Hildakoak Barañaingo 40 urteko gizonezko bat eta Iruñeko 33 urteko emakume bat dira. Autoan zihoazen, kamioi baten aurka talka egin dutenean.
eitb.eus
Bi pertsona hil dira gaur goizaldean, astelehena, PA-30 errepidean, Eguesibarren (Nafarroa), izan den trafiko-istripu batean.
Gauerdia pasatxo zenean, kamioi batek eta, dirudienez, kontrako erreitik zihoan auto batek aurrez talka egin dute.
Talkaren ondorioz, autoan zihoazen bi pertsonak, gidaria eta ondokoa, bertan hil dira. Kamioi gidaria 8Murtziakoa), bestalde, onik atera da.
Hildakoak Barañaingo 40 urteko gizonezko bat (gidaria) eta Iruñeko 33 urteko emakumezko bat (gidariaren ondoan zihoan) dira. Biak ziren Ekuadorrekoak ziren jaiotzez.
Horrezkero, suhiltzaileak eta Foruzaingoko agenteak bertaratu dira, baita larrialdietako kideak ere.
Suhiltzaileek hildakoen gorpuak erreskatatu dituzte eta bideak zaintzeko zerbitzuko langileek errepidea garbitu dute.
Foruzaingoak, aldiz, ikerketa hasi du ezbeharraren nondik norakoak argitzeko.
Suhiltzaileak, gertaeraren lekuan lanean. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak