Gizartea -
Nafarroa
9 kiloko eta metro bateko luzera duen izokin eme bat aurkitu dute Beran
Izokina ugalketarako erabiliko dute, barruan 18.000 arrautza izan ditzazkeelako. Leku hartan azken hamar urteetan aurkitutako izokinik handiena da.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bidasoako baso-zaindariek 9 kiloko eta metro bateko luzera duen izokin eme bat aurkitu dute Beran, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez.
Oronoz-Mugairiko arrain-haztegira eraman dute izokina, barruan 18.000 arrautza izan ditzazkenez, ugalketarako erabiliko baitute. Leku hartan azken hamar urteetan aurkitutako izokinik handiena da.
Udazkenero Bidasoa ibaian gora joaten dira izokinak ur egokien bila, erruntzeko asmoz. Izokinak ur gezetan jaiotzen dira, itsasora doaz eta ibaietara itzultzen dira ugalketa-prozesurako.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea