Gizartea -
Gertaera
Bi lagun ospitaleratu dituzte Bilbon, su-ontzi batek isuritako gasa arnastuta
Dirudienez, hotzari aurre egiteko piztutako su-ontzi batek karbono monoxido-gasak eragin ditu eta, gas kaltegarri horiek arnastuta, bi bizilagun intoxikatu dira.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bi lagun Bizkaiko bi ospitaletara eraman behar izan dituzte haren etxebizitzan piztutako su-ontzi batek intoxikatu ostean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Dirudienez, hotzari aurre egiteko piztutako su-ontzi batek karbono monoxido-gasak eragin ditu eta, horren ondorioz, bi bizilagun pozoitu dira, gas kaltegarriak arnastuta.
Jazoera ostiral honetan gertatu da, 23:30ak aldera, Bilboko Masustegi Estartan. Etxe horreko bizilagun batek beste biak aurkitu ditu, ia konortea galduta. Biktimak Basurtuko eta Gurutzetako Ospitaleetara eraman dituzte, bertan artatu diezaieten.