Gizartea -

Kontsumoa

Black Friday: Heldu da 'azaroko merkealdia'

Kontsolatan, jostailutan eta arropan beherapena egiten ari diren denden zerrenda.

% 30 arteko deskontua Bilboko denda batean. Argazkia: EFE
% 30 arteko deskontua Bilboko denda batean. Argazkia: EFE
% 30 arteko deskontua Bilboko denda batean. Argazkia: EFE

E.G. | EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bai, heldu da eguna. Matraka ederra eman dugu hedabideok, dendok euren mezu elektroniko eta sms samaldarekin, eta sare sozialek. Gaur, azaroak 24, 'Black Friday' edo ostiral beltza da. Zaila da kontsumoaren —kontsumismoaren, zergatik uka!— atzaparretatik ihes egitea, eta... erne! Kasu askotan ez baita ostiral honetan amaituko; denda gehienek igandera edota astelehenera arte, 'Cyber Monday' edo ziberastelehena, luzatuko dute eta.

Madison Market Research merkatu ikerketarako etxeak iaz Estatuko 1.700 kontsumitzaileri galdetuta egindako inkestaren arabera, hiru produktu talde hauetako zerbait erosteko asmoa zuten ostiral beltzean: kontsolak eta bideo jokoak (itaundutakoen ia % 60k halakoren bat erosi nahi zuten), jostailuak (% 36) eta arropa eta oinetakoak (% 30).

Amazon sareko saltokian 2016ko 'Black Friday' egunean salduenen zerrenda ere apeta horien lekuko da. Hala, PlayStation 4 Slim kontsola eta FIFA 2017, Uncharted 4 eta Call of Duty jokoak ageri dira gehien erosi ziren zerrendaren goi-goian. Fisher Price markako Robi robotak ere etxeko txikienak limurtu zituen.

Hori horrela, zerrenda honetan dituzu bilduta produktu horietan merkealdia egiten ari diren saltokiak:

KONTSOLAK ETA BIDEO JOKOAK

Amazon 'sareko erosketen erregeak' joan den astean ekin zion 'Black Friday' eguneko eskaintzak egiteari. 15.000 produktutan beherapena egiten ari da (iaz baino % 50 gehiago), % 20 eta % 40 arteko deskontuarekin. Azaroaren 27ra arte, ziberastelehenera arte, egongo dira indarrean eskaintzetako batzuk. Hemen aurkituko dituzu bideo jokoak eta kontsolak merkeago. PS4a (500 GB) eta 'Minecraft' jolasa 249, 90 eurogatik eskura dezakezu.

Media Markt saltokia ostegunean hasi zen "pagotxak" eskaintzen eta igandera arte eutsiko dio. Atal honetan dituzu bideo joko eta kontsolak. Beste eskaintzen artean, Play Station 4 (P4, 500 GBkoa) 245 eurotan du,  'Call of Duty WW-II', 'Uncharted' eta 'Has Sido Tu' jolasekin batera.

 

 

Beep eta PC Componentes informatika dendek ere ostiral beltzean parte hartu dute. Beepen % 20-50 arteko deskontuak ari dizkiete egiten produktu jakinei. PC Componentes webguneak PS4, XBox eta Nintendo DS2 kontsoletan merkealdia egin du.

Wortenek prezio erdian ditu ehunka produktu. PS4 Slim (500 GB) kontsolak ('Has sido tu' jolasarekin) 245 euro balio ditu.

FNAC % 50 inguruko beherapena egin die hainbat produkturi. PS4 Slim kontsola 249,99 eurotan dute, adibidez. El Corte Ingles saltoki handia ere 'Black Friday' egunean parte hartzen ari da, igandera arte (% 40). Bideo jokoetan eta kontsolei dagokienez, Xboxa % 30 merkeago dute eta PS4a %15  merkeago. Carrefour supermerkatu kate frantsesak igandera arte egingo du Gabon aurreko merkealdiari; kontsola eta bideo jokoen prezioak atal horretan kontsulta ditzakezu.

JOSTAILUAK

Gabonetako oparietan dirutxoa aurreztu nahi duenak ere 'Black Friday' eguna balia dezake. El Corte Ingles eta Carrefour saltoki handietan eta Amazon webgunean topa daitezke maukez gain, jostailu dendek ere deskontuak dituzte:

Toys ’R’ Us % 50eko deskontua ari da egiten jostailu batzuetan, eta % 20 beste batzuetan, bi produktu edo gehiago erosita. Azaroan bidalketa gastuak euro batean dituzte, gainera.

Juguettos jostailu kooperatibak % 25eko deskontua egingo du bere marketan.

 

 

Imaginarium dendetan % 15eko beherapena egiten dute 15 euro baino gehiagoko erosketetan. Bidalketa gastuak doan dira, eta hurrengo erosketa % 25 merkeago izango duzula agindu dute.

Jostailu hezitzaileetan berezitutako Eurekakids saltokiak % 10eko beherapena egingo du azaroaren 24an.

ARROPA ETA OINETAKOAK

Arropa eta zapata dendek 'Black Friday'rekin bat egiten dute:

Inditex taldeak % 20ko deskontua egingo du ostiral honetan bakarrik, eta bidalketa gastuak doan dira. Iaz bezala, honakoek egin dute beherapena: Zara, Pull & Bear, Massimo Dutti, Bershka, Uterqüe eta Oysho.

Mango saltokiek % 30ko merkealdia dute (denboraldi berrikoak ez diren produktu guztietan). Ostiralean ez ezik, asteburuan ere eutsiko diote eskaintzari.

Suediako H&M kateak % 20ko deskontua egingo die bere arropa eta enparauei (H&M Club taldeko bazkideei), azaroaren 25era arte.

 

 

Emakume zein gizon gazteei zuzendutako Springfield markak ere bat egin du 'Black Friday' egunarekin. %25eko deskontua egingo du ostiraletik igandera.

Zapatak behar izanez gero, Merkal Calzados saltokietan % 20 egingo dituzte. Zalando webgunean ere beherapen bera dute.

Kirol oinetako eta arropak behar dituztenek denda hauetara jo dezakete: Adidas (% 20), Nike (% 30) eta Forum (% 30).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Moda bideoak Gabonak 2023 Gizartea Ekonomia albisteak Gaurko azken ordukoa Black Friday gaur Neguko beherapenak