Gizartea -

REPSOL GIDA

Repsol Gidak Euskadiko 50 jatetxe saritu ditu

Bilboko Zarate eta Gipuzkoako Kabia jatetxeek bigarren eguzkia lortu dute, eta Gasteizko El Clarete eta The Bost jatetxeek lehen eguzkia.

Mugaritz, hiru eguzki dituen Euskal Herriko jatetxea. EiTB
Mugaritz, hiru eguzki dituen Euskal Herriko jatetxea. EiTB
Mugaritz, hiru eguzki dituen Euskal Herriko jatetxea. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2018ko Repsol Gidak Euskadiko 50 jatetxeren kalitatea saritu du. Horietako zortzik hiru eguzki eskuratu dituzte, publikazioak ematen duen sari handiena.

Punta-puntako gastronomia eskaintzen duten erkidegoen zerrendako lehen postuetan Katalunia eta Euskadi daude oraindik hiru eguzkiko 9 eta 8 jatetxerekin, hurrenez hurren. Madril dute atzetik, hiru eguzkiko 7 jatetxerekin, eta Andaluziaren eboluzioa nabarmendu behar da, 7 jatetxe sartu baititu zerrendan.

Gida honek saritzen dituen Euskadiko 50 jatetxeei dagokienez, aurtengo berritasunen artean Bilboko Zarate eta Gipuzkoako Kabia jatetxeek eskuratu dituzten bi eguzkiak, eta Gasteizko El Clarete eta The Bost jatetxeek lortu duten lehen eguzkia daude.

Hiru eguzki dituzten Euskadiko jatetxeak hauek dira: Gipuzkoako Akelarre, Arzak, Martin Berasategui, Mugaritz eta Zuberoa, eta Bizkaiko Azurmendi, Etxebarri eta Nerua Guggenheim Bilbao.

Repsol Gidak eman dituen datuen arabera, guztira, Espainiako 37 jatetxek dituzte hiru eguzki, 159 jatetxek bi dituzte, eta 332k, berriz, bat. Aurreko edizioko datuekin alderatuta, edizio honetan ez dira aurrekoan agertu ziren jatetxe batzuk ageri, baina itxi egin dituztelako da.

Estatu mailan, DSTAgE (Madril) eta Disfrutar (Bartzelona) jatetxeek hirugarren eguzkia lortu dute gaur salgai jarri den 2018ko Repsol Gidan. Edukiak berritu dituen gida horretan, 13 jatetxek bigarren eguzkia lortu dute eta 55 jatetxek lehenengoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gastronomia gaur Zer gertatu da gaur Bizkaian? Albisteak Gipuzkoa Araba EAE albisteak Repsol albisteak Gaurko azken ordukoa Jatetxeak azken ordukoa