Gizartea -

Pobrezia

Elikagaien bilketa handia abenduaren 1ean eta 2an izango da, Bizkaian

Bizkaiko Elikagaien Bankura jotzen duten herritarren kopuruak azken bi urteotan jaitsiera oso txikia izan duela ohartarazi dute.

Euskadiko elikagaien bankuak, gabonetako bilketa handirako prest

1:25

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miguel Angel Frenandino Bizkaiko Elikagaien Bankuko presidenteak ohartarazi du bere elkartearen laguntza jasotzen duten herritarren kopurua ia bere horretan mantendu dela azken bi urteotan. "Erakundea ez dago gainezka, baina gutxigatik", erantsi du.

Elikagaien bilketa handia abenduaren 1ean eta 2an egingo dutela jakinarazi du. Bilboko Udalarekin elkarlanean abiarazitako ekimenena gaur goizean aurkeztu dute. Helburua iazkoa emaitza errepikatzea dela adierazi du.

"2015ean milioi bat kilo elikagai bildu genituen eta iaz 950.000 kilo, balio ekonomiko eta kalitate handiagokoak, gainera", azaldu du.

Urte guztian banatzen dituen jakien % 25 garai honetan batzen duela zehaztu du. Beraz, "bi egun horietan kanpaina erdia izango dugu jokoan", nabarmendu du.

Bizkaiko 290 establezimenduk eta 5.000 boluntariok hartuko dute parte aurtengo edizioan.

Bestalde, ez lasaitzeko eta eskuzabaltasunari eusteko deia egin du; izan ere, datu makroekonomikoak hobeak izan arren, "gure laguntza behar duten herritarren kopurua % 4 soilik jaitsi da: 2015ean 32.200 lagun ziren eta egun 30.850", azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa gaur Zer gertatu da Bizkaian? Gizartea bideoak Ekonomia 2024 Albisteak