Gizartea -

GABONETAKO LOTERIA

Maitasun estralurtarrak Gabonetako Loteria iragarriko du

Alejandro Amenabar zuzendariak Danielle film laburra sortu du, Gabonetako Loteria iragartzeko.

Daniel Luque eta Charlotte Vega dira "Danielle" iragarkiaren protagonistak.
Daniel Luque eta Charlotte Vega dira "Danielle" iragarkiaren protagonistak.
Daniel Luque eta Charlotte Vega dira "Danielle" iragarkiaren protagonistak.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lurreko gazte baten eta neska estralurtar baten arteko amodioa da Danielle film laburraren argumentua, Alejandro Amenabar zuzendariak aurtengo Gabonetako Loteria iragartzeko sortu duen iragarkiarena. Maitasun estralurtarra erakusten duen istorioak 20 minutuko iraupena du eta horietatik aterako dira telebistan emango diren hiru iragarkiak.

Amenabarrek Madrilen egindako aurkezpenean esan duenez, "eguneroko bizitza elementu magikoekin batzen dituen zientzia-fikziozko istorioa da", eta kanpaina "zortea, diruarekin lotu beharrean, maitasunarekin lotzen duen Gabonetako ipuina" dela esan du.

Filmak Danielen (Daniel Luque) istorioa kontatzen du, Loteria saltoki batean Daniellerekin (Charlotte Vega), ia hitz egiten ez duen emakume estralurtar misteriotsuarekin, topatzen dena. "Badago gizakiok ulertzen ez duzuen zerbait, jadanik zortearekin jaiotzen zarete: horrelako planeta batean bizitzeko zortea, sentitzen dituzuen gauzak sentitzeko, batak bestearen beharra izateko", dio protagonistak iragarkietako batean.

Bideoa: Gabonetako Loteriaren iragarkiaren 3 minutuko bertsioa

Eguneroko istorioa eta zientzia fikzioa, Gabonetako Loteriaren iragarkian
Eguneroko istorioa eta zientzia fikzioa, Gabonetako Loteriaren iragarkian
Eguneroko istorioa eta zientzia fikzioa, Gabonetako Loteriaren iragarkian

 

Bideoa: Gabonetako Loteriaren iragarkiaren 20 minutuko bertsioa

170 milioi dezimo salgai

Abenduaren 22an Gabonetako Loteriaren zozketa egingo da, nobedade batekin: 170 milioi dezimo jarri dira salgai, hau da, 2016an baino 5 milioi gehiago. Lehenengo sariak 4 milioi euro banatuko ditu serie bakoitzeko; bigarren sariak, 1,25 milioi; hirugarrenak, 500.000 euro; bi laugarren sariak 200.000 eurokoak izango dira; eta zortzi bosgarrenak, 60.000 eurokoak.

Inmaculada García Marquez Espainiako Loteria eta Apustuen erakundeko presidenteak esan duenez, azken hiru urteotan salmentak % 13 hazi dira. Iaz garai honetarako salduta zutena baino gehiago saldu dute dagoeneko, eta "eboluzio positiboa" gertatzen ari da autonomia-erkidego guztietan.

Dagoeneko, loteria dezimoen % 8 salerosi dituzte, eta, abenduaren 22an, 2.380 milioi euro banatuko dituzte. Horrenbestez, Espainiako Loteria eta Apustuen Erakundeak urte osoko fakturazioaren % 30 izango du egun horretan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gabonetako loteria Gabonak Gizartea bideoak Zinema Eguneko albisteak Loteria Primitiboa albisteak