Gizartea -

Arrue egitasmoa

Euskararen erabilerak gora egin du eskolan, baina adina igo ahala behera

Erabilera txikiena ikaskideen artean jolastokian ematen da (% 40,9).

Euskararen erabilera igo egin da eskoletan, baina behera egin du kalean

1:18

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskararen erabilerak gora egin du 2011-2015 epean, azken urte horretan % 59,4koa izan zen Lehen hezkuntzako laugarren mailan, eta % 42,3koa DBHko bigarrenean. Konkretuki, Lehen Hezkuntzako 4. mailan euskararen erabilerak 3 puntu gora egin du lau urte horietan (% 56,4tik % 59,4ra) eta 2,4 puntu DBHko 2. mailan (%39,9tik % 42,3ra).

Arrue Proiektuaren emaitzetako batzuk dira. Emaitzen berri eman du gaur Maite Alonso Hezkuntza sailburuordeak Donostian. Era berean, Lucia Torrealday Hezkuntza Berrikuntza zuzendariak eta Iñaki Matinez de Luna soziolinguistak aurkezpenean parte hartu dute.

2015eko, 2011ko eta 2013ko datuak Diagnostiko Ebaluaketaren bidez bildu dituztela azaldu dute. Froga Lehen Hezkuntzako laugarren mailako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren mailako ikasleei egin diete.

2015ean euskararen erabilera orokorra % 59,4koa zen 9-10 urteko ikasleen artean. Irakasleekin dituzten elkarrizketetan erabilera handiena du euskarak, ia % 80koa (%79,9).

Erabilerarik txikiena, jolastokian

Erabilera mailarik txikiena ikaskideen artean jolastokian ematen da, % 40,9, hain zuzen ere. EAEko ikasleen gehiengoak ez du euskara familia artean erabiltzen, baina ikasgeletan ikaskideekin % 68,2k erabiltzen dute.

Euskararen erabilera nagusi da ikasleen eta irakasleen arteko harremanetan, % 70ekoa ikasgela barruan eta % 61,9koa kanpoan.

Bestalde, gazteleraren erabilera nagusi da ikaskideen arteko elkarrizketetan, % 38,3koa ikasgelan eta % 23,6koa jolastokian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskaraz EAE albisteak Eguneko albisteak Hezkuntza