Gizartea -

Superilargia

Ilargiak bere aurpegirik onena erakutsi digu

16:48an, satelitea ilargi betean egon da. Perioegoa astelehenean da eta, une horretan, Lurraren erdigunea 357.495 km ingurura egoten da Ilargiaren erdigunetik.

Aurtengo superilargi bakarra abenduaren 3an izango da. Argazkia: Sheila Etxebarria
Ilargi betea Artziniegan, urrian
Super ilargia ikusteko aukera izango da igande honetan, lainoek utziz gero

1:13

i.g. | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2017ko superilargi bakarra atzo, abenduak 3, izan zen, ilargi betea eta perigeoa (Lurra eta Ilargia elkarrengandik hurbilenen dauden unea) fenomenoarekin batera.

Hala, aurtengo abenduko lehen igandeko 16:48an, Lurraren satelite naturala ilargi betean sartu zen; orduan, hurbilago ikusi dugu eta, hortaz, 2017 beste edozein momentutan baino handiago.

Perigeoa abenduaren 4an den arren agertu zaigu astronomia-fenomenoa. Egun horretan, Ilargiaren erdigunea 357.495 km ingurura dago Lurraren erdigunetik. Hain zuzen, Ilargiak urte osoan gertuenen dagoen unea da. Kontrako lekuan dagoenean apogeo deitzen da, eta 50.000 km inguru urrunago dago.

Superilargiaren ondorioz, satelitea ohi baino distiratsuago eta handiago ikusi dugu. Normalean, ipuinetan soilik ikusi ahal diren irudiak ematen dizkigu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Albisteak Zientzia berriak Zientzia hedapena gaur Planeta-sistemei buruzko azken ordukoa Lurra azken ordukoa Gertaera astronomikoak Unibertsoa gaur