Gizartea -
Indarkeria matxista
48 urteko zigorra ezarri diote Morateri, Laura eta Marina hiltzeagatik
2015eko udan hil zituen Sergio Moratek Laura del Hoyo eta Marina Okarinska.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Cuencako (Gaztela-Mantxa) Probintzia Auzitegiak 48 urteko espetxe zigorra ezarri dio Sergio Morateri, Laura del Hoyo eta Marina Okarinska hiltzeagatik. 2015eko udan hil zituen, hain zuzen ere.
Jose Eduardo Martinez Mediavilla auzitegiko presidenteak eman du kondenaren berri. Duela bederatzi egun, herri epaimahaiak errudun jo zuen, bi hilketa delitugatik.
Hain zuzen ere, epaileak 25 urteko zigorra ezarri dio (kondena maximoa) Marina hiltzeagatik, senidetasuna eta genero indarkeria larrigarriak egotzita, eta 23 urtekoa Laura hiltzeagatik.
Horrenbestez, epaileak bat egin du Fiskaltzak egindako zigor eskaerekin.
____________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.